inmakulada logoa

inmakulada logoa

2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

ESTADISTIKA, ZORIA ETA PROBABILITATEA

ESTADISTIKA, ZORIA ETA PROBABILITATEA



MATH BINGO

MATH BINGOREN LAGUNTZAREKIN ERAGIKETAK BIRPASATUKO DITUGU

   http://www.abcya.com/math_bingo.htm




SIMETRIAK LANTZEN ETA ONDO PASATZEN!!!


2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

BIDE HEZIKETA

Aurreko asteartean LH3 ko ikasleek bide heziketako saio praktikoa burutu zuten. Eskolatik atera eta trena hartu genuen Andoainera joateko. Andoaineko mapa hartu eta udaletxera joan ginen. Azkenik, autobusean Hernanira bueltatu ginen. Garraiobide publikoak erabiltzerako orduan kontuan hartu behar ditugun arriskuak erakutsi zizkiguten udaltzainek. Asko ikasi genuen!










2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

HONDARRIBIAKO IRTEERA!

LHeko  1. 2. 3. eta 4. mailakoak Hondarribiara joan gara  bi egun pasatzera. Asteazkenean iritsi bezain pronto Hondarribia ezagutzera joan ginen, alde zaharrera eta marinara. Bazkaria paseo butronen jan eta aterpetxera joan ginen eskulanak egitera, malabarrak eta pultserak. Arratsaldean jolas desberdinak egin genituen eta primeran afaldu genuen. Nola ez, pijamak jantzi eta diskofestara!!

2. egunean gosaldu, gelak jaso eta Jaizkibel mendira joan ginen Faroraino. Paisai ederrak ikusi genituen bidetik eta argazki asko atera genituen! Aterpetxera bueltatu ginen, bazkaldu, jolastu eta Hernanira buelta!
Oso ondo pasa dugu, denak elkarrekin eskolatik kanpo denbora pasatzen!




































2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

KORRIKA TXIKIA HERNANIN!!!!

Gaur korrika txikia izan dugu Hernanin eta bertan parte hartzera joan gara!! Ederki pasa dugu euskararen alde korrika egiten!!! Ane H, Mikel H, David eta Inesek eraman dute lekukoa!!!