inmakulada logoa

inmakulada logoa

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, abenduak 1, euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu ikastetxean. Egun berezi hau ospatzeko ekintza ezberdinak egin ditugu: mural lehiaketa, mahai jolasak, eskulanak, filmea euskaraz,...



Egun aparta eta ahaztezina bizi dugu!
INMAKULADA OSOAN EUSKERA AHOAN BETI!!!

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

URNIETAKO SAILKAPEN PLANTA

Gaur LH4 ikasleak Urnietako sailkapen plantara joan dira plastikozko ontziak nola sailkatzen eta birziklatzen dituzten ikustera. Benetan interesagarria!







2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

KONTSUMO TAILERRA


LH4ko ikasleek kontsumo tailerra izan dute aste honetan eta esne kaxa batekin diruzorro polit hauek egin dituzte.















2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

GAUDI´S MOSAICS



LH 4 ko ikasleak artista hutsak dira eta Art Englishen erakusten dute. Oraingoan, mosaikoak landu dituzte eta hau izan da  egin dutena. 


























2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

ORDENAGAILUEKIN LANEAN

Azkeneko hilabete honetan euskaran, ipuinak lantzen egon gara. Hona hemen IK/KI taldeetan egindako lanak,  beraiek sortu dituzten ipuinak ordenagailuan idazten.  Oso gustura ibili dira!








2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

BIDERKETAK LANTZEN 2 ETA 3 TAULAK!

Jolas honen bitartez 2 eta 3 biderketa taulak landu ditzazkegu. Jolastera animatzen zaituztet. ANIMATU!!!

http://docentes.educacion.navarra.es/jreybaca/biderkaketak/deklinabidea/.

http://www.vedoque.com/juegos/juego.php?j=escondite.






2017(e)ko irailaren 18(a), astelehena

LH 3. TALDEA.




Ongi etorri LH 3 . mailara! Kurtsoa gogotsu eta indarrez hasteko talde argazkia atera dugu ikastetxe inguruan. 






2017(e)ko irailaren 13(a), asteazkena

BOLIVIAKO ESKUTITZAK

Gaur LH4ko ikasleek Boliviatik jaso dituzte eskutitzak, oso pozik daude, lagun berriak egiten ari baitira beste herrialde batean. Erantzuna prestatzen ari dira jada!!!!




















2017(e)ko irailaren 7(a), osteguna

ONGI ETORRI 4. MAILARA!!!!!

Kurtso berriari hasiera eman diogu gaur eta honekin batera, balore berri bat lantzeko aukera! Ikasturte honetan ZERBITZUAren balorea landuko dugu. Horretarako, gaur zuhaitz handi bat marraztu eta bakoitzaren eskua hosto bat irudikatuko du. Esku horretan bakoitzak zerbitzua zer den idatzi du. Polita baietz? Gela berria apaintzen hasi gara!!


2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

UDAN ERE MATEMATIKAREKIN AMETSETAN!!!!



Urtean zehar lan izugarria egin dugu eta oso gustora egon gara elkarrekin gauza berriak barneratzen.
Ikasitako guztia ez ahazteko ariketa bilduma hau gomendatzen dizuet. Saia zaitezte noizean behin ariketaren bat egiten eta ...............laster arte!!!!








OPOR ZORIONTSUAK IZAN
!!!!!

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

ANEREN BASERRIA!

Gaur, LH 1. 2. eta 3. mailako ikasleak Aneren baserrira joan gara goiza pasatzera. Ingurugiroarekin kontaktuan egoteko aukera izan dute eta  bertan ere, animalia pila bat ikusi ditugu. Hegaztiak, ahuntzak, poniak, betizuak... primeran pasa dugu!! Errepikatzeko modukoa!!