inmakulada logoa

inmakulada logoa

2016(e)ko apirilaren 30(a), larunbata

MINECRAFT saioa


Kaixo berriz!

Oraingo honetan 4. mailako ikasleek Minecraft programaren erabilerari buruzko saioan ateratako argazkitxo batzuk uzten dizkizuegu. Ikasketa kooperatiboaren garrantzia dela eta, taldetan lana egitea zen helburua. Primerako proiektuak egin zituzten! 










2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Zorionak amatxo!

Kuku!

Amaren eguna hortxe dugu iada eta 4. mailako ikasleek a tope ari dira lanean amatxo guztientzat oparitxoa prestatzen.

Zer izango ote da? ......

SURPRISE SURPRISE! Laister ikusiko duzue!

Zorionak amatxo guztiei!


2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

HONDARRIBIKO IRTEERA, AHAZTEZINA!

Kaixo lagunok!

Iritsi da astelehen gogorra... Hondarribin hiru egun zoragarri pasa ondoren, eskolara joateko unea iritsi da! Azken txanpa! Aupa zuek!


Joan den astean LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Hondarribiko Joan Sebastian Elkano aterpetxean izan ginen. Bertan, gauza asko egin genituen: Hondarribi ezagutu, hondartza joan, tailerrak, gaubelak, altxorraren bila, jolasak... Oso egun politak izan ziren, horregatik, hemen uzten dizuegu egun horietan bizitako une zoragarrien bideo bat.