inmakulada logoa

inmakulada logoa

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Zertaz elikatzen gara? SAGAR MERMELADA

Kaixo familia!!

Aurreko ebaluaketako proiektuari bukaera definitiboa emateko, hemen LH4koek egin genuen azken errezeta: SAGAR MERMELADA.

Osagaiak:

- 500 gr sagar.

- Limoi baten zukua.

- 500 gr azukre.


Prozesua:

1.- Sagarrak zuritu, zatitu eta lapiko batean sartu.

2.- Sagarrei limoi baten zukua gehitu eta guztia ondo txikitu irabiagailuarekin.

3.- Gehitu azukrea eta berotu lapikoa su ertainean 30 min gutxi gora behera. Ez ahaztu nahastea behin eta berriz.

4.- Mermelada kristalezko poteetan sartu eta hozten denean, jateko prest egongo da.

ON EGIN!!

Eta gogoratu, hiru errezeta hauek lehen bait lehen jan behar direla, ez baititugu erabili kontserbazioarako produktu kimikoak.

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Zertaz elikatzen gara? LIMOIZKO JOGURTA

Kaixo familia!!

Esan bezala, hemen duzue LH4koek lehenengo ebaluaketan burututako proiektuan egindako beste errezeta bat: LIMOIZKO YOGURTA. Errez-erreza eta goxo-goxoa.

Osagaiak:

- 4 jogurt natural.
- 4 limoiren zukua.
- 1 pote txiki esne kondentsatua.


Prozesua:

1.- Hustu itzazu lau jogurtak ontzi batean.

2.- Ondoren bota ezazu jogurtaren gainera lau limoien zukua.

3.- Hau egindakoan, gehitu nahaketari esne kondentsatua.

4.- Gero, osagai guztiak nahas itzazu irabiagailuarekin.

5.- Azkenik, kopa edo pote dotoretan jarri eta gutxienez bi ordu hozkailuan eduki jan aurretik.

ON EGIN!