inmakulada logoa

inmakulada logoa

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

MATEMATIKARI TXIKIAK!!

Kaixo matematikari txikiak!!

Badaramagu denbora luzea eragiketa xinpleak errepasatzen eta jadanik, zatiketekin hasi gara...Gogoratu, berriz ere, zatiketa batean dakizkigun beste eragiketa guztiak errepasatzen direla: batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketa bera.
Beraz , oso ondo jakin behar duzu dena egiten , baita taulak ere azkartasunarekin erabiltzeko gai izan behar zarete.



LH 3     https://www.youtube.com/watch?v=4vuTHa5n7R0

LH4      https://www.youtube.com/watch?v=S5SFTS_b0-Y


GOGORATU ERE:

1.- zatiketaren gaiak hauek direla:

ZATIKIZUNA : ZATITZAILEA

 hondarra                 zatidura

2.- Zatiketa batean hondarra 0 denean ( ez denean ezer sobratzen) zatiketa horri ZEHATZA deitzen diogula

3.- Zatiketaren froga hauxe dela:

ZATITZAILEA x ZATIDURA +HONDARRA= ZATIKIZUNA

Animo eta eutsi zatiketeiiii!!!!!

2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

Zertaz elikatzen gara? MADALENA GOXOAK

Kaixo familia!!

Esan bezala, proiektuaren barne hiru errezeta egin genituen eta hona hemen lehenengoa: MADALENAK

Osagaiak (7 madalena txiki)

- 130 gr gurin.
- 125 gr azukre.
- 125 gr irin.
- 2 goilarakada esne.
- 2 arrautz.
- 1/2 sobre legamia.


Prozesua

1. Gurina eta azukrea hontzi batean bota eta nahastu.
2. Arrautzak gehitu banan-banan eta nahastu.
3. Irina eta legamia gutxinaka-gutxinaka gehitu eta nahastu.
4. Masa cupcake makinan sartu eta minutu batzuen ondoren eginak egongo dira.
OHARRA: cupcake makina ez baduzue, madalena papertxoetan masa bota eta labean sartu 180ยบ, 10 minutu gutxi gora behera.

ON EGIN!! Eta partekatu zuen iritzia errezeta honi buruz.




2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Zertaz elikatzen gara?

Kaixo familia!!

Gure proiektuko azken txanpa aurkezten dizuet oraingoan. Egun handi, berezia. Egun honetan gure produktuak produzitu genituen gelan eta ondoren, Santo Tomaseko ferian saldu. Eta bai dena saldu ere!

Datozen egunetan errezetak publikatuko ditugu bakoitzak bere etxean produktu hauek egin nahi baditu aukera izan dezan.



Asko ikasi dugu proiektu honekin. Talde bikaina sortu duugu denon artean! ZORIONAK LH4!!