inmakulada logoa

inmakulada logoa

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

UDAZKENARI BERTSOAK

Kaixo familia!!

LH4koak aurrera goaz bertsolaritzako klaseetan eta oraingoan bertso berri batekin gatorkizue. Udazkenari egin dizkiogu bertsoak eta etxean familian abestera gonbidatzen zaituztegu.


UDAZKENA

Hostoak erori ta
zuhaitzak biluzik,
hosto denen gainean
jolas egin dut nik.


Gaztainak jaten ditut
nik nere etxean,
perretxikoak bildu
basoan sartzean.


Hego haizea dabil
mendi ta parkean,
usoak hegan datoz
hodeien artean.


Urtaro zoragarri
eta politena,
guretzako onena
dugu udazkena.


DOINUA: Ama begira zazu

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Sentimenduak azalerazten

Kaixo familia!!

Erlijioko klasetan egindako lanarekin gatorkizue oraingoan. Gelakide guztiek gurutze bat egin dugu eta gurutze horrek guretzako duen balioa azaldu dugu. Ondoren, gurutze irabazlea gelan zintzilikatu dugu. Suzyrena zintzilikatzea erabaki dugu.
































































































































2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

3LH AUTUMN PROJECT

Hello everybody!

Hona hemen LH3ko ikasleen azkeneko arte lana! Oraingo honetan urtaroak izan dira gure protagonista nagusiak. Hemen uzten dizuet lan ikusgarri  honen bideo polit bat.



The Four Seasons: Spring, Summer, Autumn and Winter


CONGRATS!!!!!!



2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

ZIRKUITOKO DENBORAK

Lehengo astean zirkuito dibertigarri bat egin genuen Gorputz Hezkuntzako klasean. Bakoitzak zenbat denboran egin zuen neurtu genuen eta hona hemen emaitzak.

Baina gogoratu, helburua ez da besteekin konpetitzea, gure buruarekin baizik. Beraz, hurrengo zirkuitoan lortu behar duguna da gure marka hobetzea eta bakarrik gurea.

Irakaslearen partetik esan, denok oso ondo egin zenutela eta oso harro sentitu nintzela zuek denotaz! ZORIONAK!

- Josu A.: 2' 26''
- Azucena: 2' 32''
- Yabir: 1' 58''
- Maialen: 2' 15''
- Believe: 2' 23'' Azpimarratzekoa da zirkuitoa akatsik gabe egin zuela.
- Suzy: Egun horretan ez zegoen eskolan. Hurrengoan izango da!
- Marcos: 2' 13''
- Naiara: 2' 22''
- Joseph: 2' 26''
- Ainhoa: 1' 56''
- Nerea: 2' 12'' Azpimarratzekoa da zirkuitua akatsik gabe egin zuela.
- Adelin: 2' 09'' Azpimarratzekoa da zirkuitua akatsik gabe egin zuela.
- Josu T.: 2' 30''

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Matematikari txikiak



Hemen naukazue berriro MATEMATIKARI-TXIKIAK!!



Oraingoan gogoratu nahi dizuet 2. gaia bukatu dugula! Errepasoarekin has gaitezke!!

Kontutan izan ikasi dugun guztia:

3. Mailan: batuketak, kenketak, kenketaren proba, taulak eta problema errezak

4. Mailan: biderketak, banatze propietatea, berreketak, karratua eta kuboa, 10ez, 100ez eta 1000z biderkatzea, 10 berrekizuneko berreketak

Hau dena errepasatzeko liburua, koadernoa, fitxak eta web orri desberdinak.

Gogoratu aurreko web -ak eta berri hauek:



http://www.elabueloeduca.com/aprender/matematicas/index_matematicas.html
http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/juegos-para-aprender-la-tabla-de-multiplicar/16952.html
http://www.elabueloeduca.com/aprender_jugando/juegos/matematicas/practica_jugando_tablas_de_multiplicar.php
Egunon MATEMATIKARI TXIKIAK!!

Badakizue biderketa taulak ikastea oso inportantea dela eta horretan gabiltzala;  honetarako aita edo amaren mobilean nahiz tabletan jaisteko dohako apps desberdinak bidaltzen dizkizuet, ....

jaitsi eta biderketekin jolastu!!




2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

BERTSOLARITZA

Kaixo familia!!

Hasi gara jo ta fuego bertsolaritzarekin eta oraingoan guk sotutako bertso batzuk eskaintzen dizkizuegu. "Ikusi nuenian" bertsoen bertsio bat egin dugu oraingoan. Etxean denok batera abestera animatzen zaituztegu.

IKUSI NUENIAN BERTSIONATUA

Ikusi nuenian
nik zure ahoa
iruditu zitzaidan maitia
kobako ogroa.

Ikusi nuenian
nik zure burua
iruditu zitzaidan maitia
handia mundua.

Ikusi nuenian
nik zure bizarra
iruditu zitzaidan maitia
parkeko belarra.

Ikusi nuenian
nik zure sabela
iruditu zitzaidan maitia
Olentzero itzela.

DOINUA: Ikusi nuenian


Gustatu zaizuelakoan, ondo izan!!