inmakulada logoa

inmakulada logoa

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Kaishow familia!!!

LH 3. mailakoak aukera paregabea izan dute Jon Intxaustirekin, Hernaniko Errugbi Elkarteko kidearekin, hainbat saio jasotzeko. Oso ondo pasa dute eta errepikatzeko desiatzen daude!! Hementxe doakizue  bideotxo bat!




Mila esker!!!

2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

ART ENGLISH!!!

 

Picasso edo Van Gogh burua altxatuko balute, a ze poza hartuko lukete hainbeste haur artista ikusita! 3.mailakoek Art English ikasgaiaren lehenengo proiektua amaitu dute. Erronka polita izan da. Teknika ezberdinak landu ondoren,  norberaren retratoa marraztu dute. Eta... VOILĂ€! Hauexek dira ikasle batzuen artelanak:




Great! Hurrengo proiektuan murgildu gara iada....zer izango ote da...surprise surprise!!!!!!!

2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA

Kaixo familia!!

Goiz bikaina pasa genuen Iparragirre Sagardotegian LH4 eta LH5ekoak. Ttipi-ttapa abiatu ginen, sagarrak bildu, hamaiketako mundiala hartu, sagardoaren prozesua ezagutu eta berriz ere ttipi-ttapa eskolara.







Gustatu zaizuelakoan... ONDO IZAN!!

ESPERIMENTUA: landareek xurgatzen badakite

Kaixo familia!

Oraingoan esperimentu batekin gatorkizue LH4ko gelakoak. Apioa eta kolorantea erabiliaz, ikusi ahal izan genuen nola landareek xurgaketa egiten duten.





Ikusi duzue nola iritsi den hostoetaraino kolorantea? Ikusgarria!!

Espero dugu gustatu zaizuela eta ondo izan!!

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

RUGBY




Kaixo familia!!

Aste hauetan rugby eskolak jaso ditugu Gorputz Hezkuntzako klaseetan. Hernani Rugby Elkartetik Jon Intxausti etorri zaigu eskola hauek ematera eta primeran pasa dugu!!






Norbait gogoz geratu bada, ostiral arratsaldetan aukera dauka Landarera jeitsi eta rugbya gertuagotik ezagutzeko.

Ondo izan!
















2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Matematikako 1. gaia

Kaixo MATEMATIKARI txikiak!

Jadanik 1. gaia bukatu dugu, gauza desberdinak ikasi eta errepasatu ditugu:

- Zenbakiak
                  - zenbakiak bereiztea, konparatzea, zifren kokapena ikastea, deskonposatzea

- Batuketak

- Kenketak

- Zenbaki erromatarrak

- Burukoak

- Biderketa taulak

-Biderketa errezak egiten

Hau dena errepasatzeko, liburutik egindako ariketak, koadernoa, fotokopiak...

Interneteko web orriak:
                                    
                                  aprendiendo matemáticas
                                  mundo primaria
                                  Calasanz2.blogspot.com
                                  Smbizigarridigitala.com





                                   
                                 

Eta ez ahaztu!!! Edozein zalantza izanez gero niregana zuzendu zaitezte.

2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

Landareen nutrizioa

Kaixo familia!!

Natur irakasgaian landareen munduan murgilduta gabiltzala eta, hona hemen hauen nutrizioari buruzko bideotxo bat.

https://youtu.be/H_2iPEY5sqQ

Ondo izan!

Landare motak LH4

Kaixo familia!!

Irakasle berriak eduki ditugu egun hauetan eskolan. LH5 mailakoak etorri zaizkigu landare motei buruzko klase bat ematera.




















































Txalo zaparrada itzela jaso zuten.










Ondo izan!!


2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

BERTSOLARITZA LH4

Kaixo familia!!

Hasi gera bertsolaritzako saioekin. Unai Mendizabal bertsolaria etortzen da hamabostean behin eskolak ematera eta oraingoan etxeko lanak utzi dizkigu.

Hiru bertso hauek ikasi behar ditugu:

Maialen Lujanbiok 2009ko txapelketan abestutako agurra.
https://youtu.be/1pswkKTxHlk


Ama begira ezazu
https://youtu.be/OJppU5leLY0


Ikusi nuenean
https://youtu.be/0-VaathW4kI


Animatu eta kantatu familian.

Ondo izan!

ANTZERKIGINTZA

Kaixo familia!!

LH4koak antzerkigintzarekin hasi garela eta... Hona hemen gelan ikusi genuen antzerki bat: Txanogorritxo eta otsoa. Espero dugu gustatzea!

https://youtu.be/R11E7CMvGMs



2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Arte hezkuntza eta Natura

Arte Hezkuntzan,  eta Natura klaseko proiektuekin aurrera jarraituz,  pankarta desberdinak egiten ari gara, oraingoan lorearen atalak...

Arte hezkuntza- GURE BARATZA

Bukatu dugu baratzaren prestakuntzarekin, ontzi birziklatuak prestatu, haziak

landatu...ea zerbait ateratzen zaigun.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ABESBATZA

Eskolako abesbatzaren entsaioak hasi dira. Aurten oso talde polita osatu dugu, ziur nago lan zoragarria egingo dugula. Animo abeslariak!! Aupa musika!!


2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

AGENDA 21: ENERGIA


Kaixo familia!!

Aurten Agenda 21 proiektuaren barne, ENERGIA gaia landuko dugu. Hemen daukazue laburmetrai bat: "Donde vive Jobito". Ikusi zuen seme-alabekin eta komentatu beraiekin energia aurreztearen garrantzia.


https://youtu.be/fFBCoD0aRmE

Ondo izan!

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

YOGA

Kaixo familia!!

Oraingoan Hernaniko Sananda yoga zentroan egon gara LH4ko gelakoak. Haizeak yogako klase bat eskaini zigun. Ooooommmmm...



Hainbeste gustatu zitzaigun, batzuk Haizearengana joatea pentsatzen ari direla. Jakin ezazue, astelehen eta asteartetan 17:30etatik 18:30etara lokalean egoten dela. Nahi duzun egunetan azaldu zaitezke eta prezioa bolondresa da, ha da, kutxatxo bat pasatzen du eta nahi duzuna sartu dezakezu kutxan. Hori bai, bakarrik umeentzako da!!