inmakulada logoa

inmakulada logoa

2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

PROIEKTUA LH4: Zertaz elikatzen gara?

Kaixo familia!!

Eta hasi dugu gure proiektua!! Aste honetan elikagaien etiketetan osagaiak aztertzen ikasi dugu eta hiru elikagai mota desberdinen arteko desberdintasunak primeran ikasi dugu:

1. ELIKAGAI NATURALAK

2. GUTXI PROZESATUTAKO ELIKAGAIAK

3. ASKO PROZESATUTAKO ELIKAGAIAK


Hasteko, elikagai guztiak edo ia guztiak izaki bizidunek osatutako bost erreinuetatik datozela jabetu ginen.





Ondoren, hiru elikagai desberdinen ezaugarriak ikasi eta etiketak aztertu genituen.

Eroskira ere joan ginen eta produktu desberdinak erosi eta dastaketa egin genuen.


Eta ostiralean... Telepizzara bisita!! Bertan, pizzak egiteko zein motatako elikagaiak erabiltzen dituzten ikusi genuen. Eta pizza pila jan ere!!


2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

EUSKARA ARI DU!

Kaixo familia!!

Euskararen eguna ospatzeko hainbat ekintza egin genituen. Eskola guztien artean pelota bat sortu genuen eta dantza eta dantza ibili ginen!!






2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

UDAZKENARI BERTSOAK

Kaixo familia!!

LH4koak aurrera goaz bertsolaritzako klaseetan eta oraingoan bertso berri batekin gatorkizue. Udazkenari egin dizkiogu bertsoak eta etxean familian abestera gonbidatzen zaituztegu.


UDAZKENA

Hostoak erori ta
zuhaitzak biluzik,
hosto denen gainean
jolas egin dut nik.


Gaztainak jaten ditut
nik nere etxean,
perretxikoak bildu
basoan sartzean.


Hego haizea dabil
mendi ta parkean,
usoak hegan datoz
hodeien artean.


Urtaro zoragarri
eta politena,
guretzako onena
dugu udazkena.


DOINUA: Ama begira zazu

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Sentimenduak azalerazten

Kaixo familia!!

Erlijioko klasetan egindako lanarekin gatorkizue oraingoan. Gelakide guztiek gurutze bat egin dugu eta gurutze horrek guretzako duen balioa azaldu dugu. Ondoren, gurutze irabazlea gelan zintzilikatu dugu. Suzyrena zintzilikatzea erabaki dugu.
































































































































2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

3LH AUTUMN PROJECT

Hello everybody!

Hona hemen LH3ko ikasleen azkeneko arte lana! Oraingo honetan urtaroak izan dira gure protagonista nagusiak. Hemen uzten dizuet lan ikusgarri  honen bideo polit bat.



The Four Seasons: Spring, Summer, Autumn and Winter


CONGRATS!!!!!!



2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

ZIRKUITOKO DENBORAK

Lehengo astean zirkuito dibertigarri bat egin genuen Gorputz Hezkuntzako klasean. Bakoitzak zenbat denboran egin zuen neurtu genuen eta hona hemen emaitzak.

Baina gogoratu, helburua ez da besteekin konpetitzea, gure buruarekin baizik. Beraz, hurrengo zirkuitoan lortu behar duguna da gure marka hobetzea eta bakarrik gurea.

Irakaslearen partetik esan, denok oso ondo egin zenutela eta oso harro sentitu nintzela zuek denotaz! ZORIONAK!

- Josu A.: 2' 26''
- Azucena: 2' 32''
- Yabir: 1' 58''
- Maialen: 2' 15''
- Believe: 2' 23'' Azpimarratzekoa da zirkuitoa akatsik gabe egin zuela.
- Suzy: Egun horretan ez zegoen eskolan. Hurrengoan izango da!
- Marcos: 2' 13''
- Naiara: 2' 22''
- Joseph: 2' 26''
- Ainhoa: 1' 56''
- Nerea: 2' 12'' Azpimarratzekoa da zirkuitua akatsik gabe egin zuela.
- Adelin: 2' 09'' Azpimarratzekoa da zirkuitua akatsik gabe egin zuela.
- Josu T.: 2' 30''

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Matematikari txikiak



Hemen naukazue berriro MATEMATIKARI-TXIKIAK!!



Oraingoan gogoratu nahi dizuet 2. gaia bukatu dugula! Errepasoarekin has gaitezke!!

Kontutan izan ikasi dugun guztia:

3. Mailan: batuketak, kenketak, kenketaren proba, taulak eta problema errezak

4. Mailan: biderketak, banatze propietatea, berreketak, karratua eta kuboa, 10ez, 100ez eta 1000z biderkatzea, 10 berrekizuneko berreketak

Hau dena errepasatzeko liburua, koadernoa, fitxak eta web orri desberdinak.

Gogoratu aurreko web -ak eta berri hauek:



http://www.elabueloeduca.com/aprender/matematicas/index_matematicas.html
http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/juegos-para-aprender-la-tabla-de-multiplicar/16952.html
http://www.elabueloeduca.com/aprender_jugando/juegos/matematicas/practica_jugando_tablas_de_multiplicar.php
Egunon MATEMATIKARI TXIKIAK!!

Badakizue biderketa taulak ikastea oso inportantea dela eta horretan gabiltzala;  honetarako aita edo amaren mobilean nahiz tabletan jaisteko dohako apps desberdinak bidaltzen dizkizuet, ....

jaitsi eta biderketekin jolastu!!




2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

BERTSOLARITZA

Kaixo familia!!

Hasi gara jo ta fuego bertsolaritzarekin eta oraingoan guk sotutako bertso batzuk eskaintzen dizkizuegu. "Ikusi nuenian" bertsoen bertsio bat egin dugu oraingoan. Etxean denok batera abestera animatzen zaituztegu.

IKUSI NUENIAN BERTSIONATUA

Ikusi nuenian
nik zure ahoa
iruditu zitzaidan maitia
kobako ogroa.

Ikusi nuenian
nik zure burua
iruditu zitzaidan maitia
handia mundua.

Ikusi nuenian
nik zure bizarra
iruditu zitzaidan maitia
parkeko belarra.

Ikusi nuenian
nik zure sabela
iruditu zitzaidan maitia
Olentzero itzela.

DOINUA: Ikusi nuenian


Gustatu zaizuelakoan, ondo izan!!

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Kaishow familia!!!

LH 3. mailakoak aukera paregabea izan dute Jon Intxaustirekin, Hernaniko Errugbi Elkarteko kidearekin, hainbat saio jasotzeko. Oso ondo pasa dute eta errepikatzeko desiatzen daude!! Hementxe doakizue  bideotxo bat!




Mila esker!!!

2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

ART ENGLISH!!!

 

Picasso edo Van Gogh burua altxatuko balute, a ze poza hartuko lukete hainbeste haur artista ikusita! 3.mailakoek Art English ikasgaiaren lehenengo proiektua amaitu dute. Erronka polita izan da. Teknika ezberdinak landu ondoren,  norberaren retratoa marraztu dute. Eta... VOILĂ€! Hauexek dira ikasle batzuen artelanak:




Great! Hurrengo proiektuan murgildu gara iada....zer izango ote da...surprise surprise!!!!!!!

2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA

Kaixo familia!!

Goiz bikaina pasa genuen Iparragirre Sagardotegian LH4 eta LH5ekoak. Ttipi-ttapa abiatu ginen, sagarrak bildu, hamaiketako mundiala hartu, sagardoaren prozesua ezagutu eta berriz ere ttipi-ttapa eskolara.







Gustatu zaizuelakoan... ONDO IZAN!!

ESPERIMENTUA: landareek xurgatzen badakite

Kaixo familia!

Oraingoan esperimentu batekin gatorkizue LH4ko gelakoak. Apioa eta kolorantea erabiliaz, ikusi ahal izan genuen nola landareek xurgaketa egiten duten.





Ikusi duzue nola iritsi den hostoetaraino kolorantea? Ikusgarria!!

Espero dugu gustatu zaizuela eta ondo izan!!

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

RUGBY




Kaixo familia!!

Aste hauetan rugby eskolak jaso ditugu Gorputz Hezkuntzako klaseetan. Hernani Rugby Elkartetik Jon Intxausti etorri zaigu eskola hauek ematera eta primeran pasa dugu!!






Norbait gogoz geratu bada, ostiral arratsaldetan aukera dauka Landarera jeitsi eta rugbya gertuagotik ezagutzeko.

Ondo izan!
















2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Matematikako 1. gaia

Kaixo MATEMATIKARI txikiak!

Jadanik 1. gaia bukatu dugu, gauza desberdinak ikasi eta errepasatu ditugu:

- Zenbakiak
                  - zenbakiak bereiztea, konparatzea, zifren kokapena ikastea, deskonposatzea

- Batuketak

- Kenketak

- Zenbaki erromatarrak

- Burukoak

- Biderketa taulak

-Biderketa errezak egiten

Hau dena errepasatzeko, liburutik egindako ariketak, koadernoa, fotokopiak...

Interneteko web orriak:
                                    
                                  aprendiendo matemáticas
                                  mundo primaria
                                  Calasanz2.blogspot.com
                                  Smbizigarridigitala.com





                                   
                                 

Eta ez ahaztu!!! Edozein zalantza izanez gero niregana zuzendu zaitezte.

2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

Landareen nutrizioa

Kaixo familia!!

Natur irakasgaian landareen munduan murgilduta gabiltzala eta, hona hemen hauen nutrizioari buruzko bideotxo bat.

https://youtu.be/H_2iPEY5sqQ

Ondo izan!

Landare motak LH4

Kaixo familia!!

Irakasle berriak eduki ditugu egun hauetan eskolan. LH5 mailakoak etorri zaizkigu landare motei buruzko klase bat ematera.




















































Txalo zaparrada itzela jaso zuten.










Ondo izan!!


2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

BERTSOLARITZA LH4

Kaixo familia!!

Hasi gera bertsolaritzako saioekin. Unai Mendizabal bertsolaria etortzen da hamabostean behin eskolak ematera eta oraingoan etxeko lanak utzi dizkigu.

Hiru bertso hauek ikasi behar ditugu:

Maialen Lujanbiok 2009ko txapelketan abestutako agurra.
https://youtu.be/1pswkKTxHlk


Ama begira ezazu
https://youtu.be/OJppU5leLY0


Ikusi nuenean
https://youtu.be/0-VaathW4kI


Animatu eta kantatu familian.

Ondo izan!

ANTZERKIGINTZA

Kaixo familia!!

LH4koak antzerkigintzarekin hasi garela eta... Hona hemen gelan ikusi genuen antzerki bat: Txanogorritxo eta otsoa. Espero dugu gustatzea!

https://youtu.be/R11E7CMvGMs



2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Arte hezkuntza eta Natura

Arte Hezkuntzan,  eta Natura klaseko proiektuekin aurrera jarraituz,  pankarta desberdinak egiten ari gara, oraingoan lorearen atalak...

Arte hezkuntza- GURE BARATZA

Bukatu dugu baratzaren prestakuntzarekin, ontzi birziklatuak prestatu, haziak

landatu...ea zerbait ateratzen zaigun.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ABESBATZA

Eskolako abesbatzaren entsaioak hasi dira. Aurten oso talde polita osatu dugu, ziur nago lan zoragarria egingo dugula. Animo abeslariak!! Aupa musika!!


2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

AGENDA 21: ENERGIA


Kaixo familia!!

Aurten Agenda 21 proiektuaren barne, ENERGIA gaia landuko dugu. Hemen daukazue laburmetrai bat: "Donde vive Jobito". Ikusi zuen seme-alabekin eta komentatu beraiekin energia aurreztearen garrantzia.


https://youtu.be/fFBCoD0aRmE

Ondo izan!

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

YOGA

Kaixo familia!!

Oraingoan Hernaniko Sananda yoga zentroan egon gara LH4ko gelakoak. Haizeak yogako klase bat eskaini zigun. Ooooommmmm...



Hainbeste gustatu zitzaigun, batzuk Haizearengana joatea pentsatzen ari direla. Jakin ezazue, astelehen eta asteartetan 17:30etatik 18:30etara lokalean egoten dela. Nahi duzun egunetan azaldu zaitezke eta prezioa bolondresa da, ha da, kutxatxo bat pasatzen du eta nahi duzuna sartu dezakezu kutxan. Hori bai, bakarrik umeentzako da!!

2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

BAKAILO ASTEA

Aste honetan Hernanin bakailo astea ospatzen da, horretarako 3. eta 4. mailako ikasleek marrazkitxo bat egin dute. Hona hemen egindakoa.


2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

DONOSTIAKO ZINEMALDIA


Kaixo familia!!

Irailak 24, osteguna, LH3 eta LH4koak Donostiara joan ginen zinemaldiaz disfrutatzera. Hona hemen argazki batzuk.


2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

AURTENGO BALOREA: SORMENA

ONGI ETORRI GUZTIAK IKSTURTE BERRIARI!!!

Denok oso ondo dakizuenez Bizentar Ikastetxetan ikasturtero balore bat lantzen dugu bereziki eta aurtengoa SORMENA izango da. Jarraian jarri dizkizuegu irudi batzuk landu eta lortu nahi ditugun helburuak zuek  jakinarazteko.





2015(e)ko irailaren 5(a), larunbata

Hementxe duzue ONGI ETORRIA emateko abesti bat. Esne Beltza taldearen "gogoak" abestia. Ea zuen gustokoa den.

https://youtu.be/M9pTn1d9g2M

2015(e)ko irailaren 4(a), ostirala

ONGI ETORRI

Kaixo denoi eta ongi etorri ikasturte berrira!

Ilusioz eta gogotsu, ea zer sorpresa dakarzkigun kurtso berri honek. Espero dugu urte ahaztezina izatea denontzat.